2014/07/08

EKAINEKO TXANGOAK

Ekainean hiru txango egin ditugu:


Lehenengoa, Virginiaren gelakoekin Getxoko Aquarium-era. Getxoko Kirol Portuko itsasontziak ikusi eta gero Aquarium-en sartu ginen.

Zer izan zen gehien gustatu zitzaiguna? Pailaso arrainak, barrakuda eta argazki batean ikusiko duzuen olagarroa.

Handik irten ginenean parkera jolastera joan ginen.





Bigarren txangoa Lourdesen gelakoekin Arrigunaga hondartzara izan zen. Oinez joan ginen eta primeran pasatu genuen kubo eta palarekin jolasten.






Eskolako azken egunean, 4 eta 5 urtekoekin Meñakara joan ginen. Parke eder batean pasatu genuen eguna. Kolunpioetan, frontoian eta zelaian jolasten egon ginen.

Picnic-a bazkaldu ondoren izozki goxo bat jan genuen.




Datorren ikasturtean lagunekin berriro elkartuko gara, baina hori bai, ZABALAN!!!

4 URTEKO GELAN EGONGO GARA!!!

ONDO PASA OPORRETAN!!!

MUUUAAAA!!!!!!

BARRASKILOAK

Egun batean aurkitutako barraskilo bat gelara igo eta guztion artean zainduko genuela erabaki genuen.



Etxetik arrainontzi bat ekarri eta lurra sartu ostean barraskiloa barruan jarri genuen.
Zer jango ote zuen? Lorategiko hostoak eman genizkion baina ez zitzaizkion asko gustatu. Beraz, etxetik ekarritako letxuga eta tomatearekin frogatu genuen. Primeran jaten zituen!!!

Asuntoa ez zen hor geratu. Barraskilo gehiago lortu genuen gelan geneukanaren lagunak izateko: Iratik bat ekarri zigun, bi urteko gelako Alainek beste batzuk, Junek Islan aurkitutakoak eta Oierrek legutxa batean topatu zuen barraskilo erraldoi bat.
Azkenean, sei barraskilo zaintzen amaitu genuen!!!




Egunero makinista zenak ontzia garbitzen zuen eta janaria jartzen zien: letxuga eta tomatea bai, baita sagarrak eta marrubiak ere. Horretaz gain, ura gainetik botatzen genien freskatzeko eta gustora egoteko.




Egun batean barraskilo lasterketa antolatu genuen. Ederto pasatu genuen animatzen!






BARRASKILOEKIN ANIMALIAK ZAINTZEN ETA MAITATZEN IKASI DUGU!!!